Arkitektura, Hirigintza eta Birgaitzearekin lotutako gaietan Aholkularitza Tekniko gisa lan egiten dugu. Gainera, laguntzaile adituak ditugu, lanen aniztasun eta kalitate handiagoa eskaintzeko.
Rosario Marijuan
UNAVNafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako goi mailako arkitektoa
Nafarroako Unibertsitatea, 1992ko promoziokoa, eta EHAEOko Auzitegiko Peritu Elkarteko kidea. 1996az geroztik, bere arkitektura-estudioa zuzentzen du Donostian, proiektu bakoitzean ikuspegi berritzaile eta pertsonalizatua eskainiz.
Arkitektura, Hirigintza eta Birgaitzearekin lotutako gaietan Aholkularitza Tekniko gisa lan egiten dugu. Gainera, laguntzaile adituak ditugu, kalitateeta aniztasun handiagoko lanak eskaintzeko.
Aholkularitza eta kudeaketa integrala eskaintzen diegu partikularrei, jabekideen komunitateei, enpresei eta administrazioei, honako zerbitzu hauek eskeiniz: plangintzarako eta lurzoruaren kudeaketarako tresnak egiten ditugu; eraikuntza-proiektuak eta jarduerak; birgaitze integrala, eraikinen kontserbazioa eta energia-eraginkortasuna; laguntza publikoak eta Europako funtsak eskatzea eta kudeatzea, etab.
Eskala guztietako proiektu egiten ditugu, esku-hartze txikietatik garapen handietaraino, gure bezeroekin gertu lan eginez, emaitzek haien beharrei, itxaropenei eta aurrekontuari erantzun diezaien.
Negozio-arlo nagusiak
Ezagutu gure zerbitzuak
Hirigintza eta hiri-birgaitzea
Zerbitzu integralak eskaintzen ditugu hirigintzan eta hiri-birgaitzean, hasi hirigintza-planen plangintzatik eta kudeaketatik eta hiri- eta landa-eremuen birgaitzeraino. Egoiliarren bizi-kalitatea hobetzea dugu helburu, espazio osasungarrien, eraikin irisgarrien eta jasangarrien bidez, betiere ingurunea errespetatzen duen ikuspegi ordenatu batekin.
Arkitektura eta eraikuntza-birgaitzea
Zerbitzu integralak eskaintzen ditugu arkitekturan, obra berrien eta birgaitzeen proiektuetatik jardueren legalizazioraino. Berritze-lanez, kontserbazioaz, energia eraginkortasunaz eta eraikinen ikuskapen teknikoaz arduratzen gara, proiektuaren fase bakoitzean araudia betetzen dela bermatuz.
Aholkularitza teknikoa
Aholkularitza eskaintzen diegu partikularrei, enpresei eta administrazioei kontratazio publikoari, higiezinen balorazioari, eraikinen birgaitzeari eta lurzoruen kudeaketari buruz. Laguntza eskaintzen dugu eraikinen kontserbazioan, lizentzien tramitazioan, eta aholkularitza hirigintzan eta obra publikoetan.
Maila guztietako proiektuetan parte hartzen dugu
Esku-hartze txikietatik hasi eta garapen handietaraino, gure bezeroekin estuki lan eginez, emaitzak haien beharrei, itxaropenei eta aurrekontuari erantzun diezaien.